Ikasturte amaierako festa

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta ikastetxea 2024ko mai. 29a, 17:42

Artxiboko irudia.

Datorren larunbatean, ekainak 1, Ondarreta Herri Eskolak ikasturte amaierako festa ospatuko du.

Aurtengo egitaraua honako hau da: goizean bertsolariak ariko dira eta, horrez gain, ziklo desberdinetako ikasleen abesti eta dantza-emanaldia izango da. Eskaintza zabala egongo da: pintxo, tortila eta postre lehiaketan parte hartzeko aukera izango da, hainbat tailer eskainiko dira eta Leizaran ikastetxeko ikasleek bigarren eskuko produktuekin azoka jarriko dute. Eguerdian berriz, guraso, ikasle eta irakasleen bazkaria izango da jolastoki estalian. Arratsaldean ikasturte amaierako festak jarraipena izango du. Askoren artean, txikienek puzgarriekin gozatzeko aukera izango dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!