Aurtengoan, goizean zehar bertsolariak izango dira eta ziklo desberdinetako ikasleen
abesti eta dantza emanaldia izango da. Honekin batera pintxo, tortila eta postre
dastaketa ospatuko da, tailer ezberdinak eskainiko dira eta Leizarango ikasleek
bigarren eskuko azoka jarriko dute.
Eguerdian berriz, guraso, ikasle eta irakasleen bazkaria izango da patioan eta
arratsaldean festak jarraituko du, besteak beste puzgarri ezberdinak izango
dira.