Ikasturte amaierako festa

Erabiltzailearen aurpegia Ondarreta herri eskoa 2026ko maiatzaren 24a

Datorren larunbatean, maiatzak 30ean ONDARRETA HERRI ESKOLAK berriro ere ikasturte amaierako festa ospatuko du.

Aurtengoan, goizean zehar bertsolariak izango dira eta ziklo desberdinetako ikasleen abesti eta dantza emanaldia izango da. Honekin batera pintxo, tortila eta postre dastaketa ospatuko da, tailer ezberdinak eskainiko dira eta Leizarango ikasleek bigarren eskuko azoka jarriko dute.
 
Eguerdian berriz, guraso, ikasle eta irakasleen bazkaria izango da patioan eta arratsaldean festak jarraituko du, besteak beste puzgarri ezberdinak izango dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!