1. Barkamena eskatu nahi diegu Andoain Errespetatu plataformari eta 3. puntua onartzearen ondorioz —N-1 eta A-15 arteko loturarako proiektu “integrala” martxan jartzeari dagokiona— Andoaingo herritarrei, defraudatuta sentitu badira.
2. Podemos Andoaingo Zirkuluak ez ditu ulertzen puntu hori negoziazioetan sartzera eraman duten arrazoiak; are gehiago, negoziazioek iraun zuten bitartean, gure udal bozeramaileak, Pepe Iparraguirrek, hainbatetan galdetu zuen prozesuaren inguruan. Aldiro, negoziazioak gidatzen ari ziren pertsonek adierazi zioten gai hori ez zegoela mahai gainean, eta “LAZO” proiektua eraikitzeko aurrekontu-partidarik ere ez zegoela jakinarazi zioten.
3. Egoera iraultzeko egindako ahaleginak eta alderdiaren zuzendaritza autonomikoaren bitartekaritza gorabehera, ez dugu lortu hartutako erabakia aldatzea.
4. Gure ustez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Bidegiren bidez, lizitazio-prozesuarekin eta obren hasierarekin aurrera jarraituko dute. Horregatik, irmoki exijitzen diegu bi esparru horietako gure ordezkariei prozesua geldiarazteko ahal duten guztia egin dezatela.
5. Azkenik, Andoaingo gure bizilagunei jakinarazi nahi diegu, gai honen inguruan azken ondorioa edozein dela ere, Podemos Andoaingo Zirkuluak bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela udal mailan, gure zinegotziaren bidez, eta baita Andoain Errespetatuk antolatzen dituen mobilizazio eta ekintza guztietan parte hartuz ere. Zuen ondoan izango gaituzue, hamarkadak daramatzan Andoainek eta bertako biztanleek behar duten kanpo-saihesbidea errealitate bihurtzeko gutxieneko aukera dagoen bitartean.