Ruben Gelbentzu andoaindarraren kontrako jazarpenak ez du etenik. Aski da.

Erabiltzailearen aurpegia RubenGurekin 2021ko abe. 11a, 10:56

Abenduaren 18an, eguerdiko 12:30tan hasita, jende katea egingo dugu Zumea plazatik Bastero plazaraino. Aurreko kausetan gertatu den bezala, Jon Lizarribar urnietarra ere deklaratzera deitua izan da.

2020. urtea amaitzear zela, albiste batek gogor kolpatu gintuen. Ruben Gelbentzu andoaindarraren kontrako auzi berri bat ireki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ordutik hona baldintzapeko askatasunean dago eta kasua instrukzio fasean dago. Urte honetan zehar Rubenen defentsa, lanean aritu da beharrekzo frogak aurkezten.

Hau gutxi balitz, orain, kausa berri bat ireki diote. Berriz ere, 2002. urteko ekintzak leporatzen dizkiote. Hau dela eta, abenduaren 27an goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du. Horrek espetxeratua izateko duen arriskuarekin.

Aurreko kausetan gertatu den bezala, Jon Lizarribar urnietarra ere deklaratzera deitua izan da.

Egoera jasangaitza da. Urteetan zehar Rubenek eta Jonek jasaten ari diren jazarpena, bere horretan zigor gogor batean bilakatu da. Etengabe susmopean, baldintzapean aske, inolako bizimodurik antolatzeko aukerarik gabe.

Hori dela eta, datorren abenduaren 18an, eguerdiko 12:30tan hasita, jende katea egingo dugu Zumea Plazatik, basteroko plazaraino. Bertan, batzar informatiboa eginez.

Andoaindar guztiei bertaratzeko diealdia luzatu nahi diegu. Rubenen eta Jonen kontrako jazarpena salatu eta elkartasuna adierazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!