Bi lagun hauek, bata bestearen alboan beti, elkarrekin pairatutako 22 urtetako jazarpen errepresibo gordinari behin-behineko amaiera eman zaionaren itxuran.
22 urte luze hauetan, lau auzi ezberdin bitarteko, obsesio eta mendeku gosean oinarritutako atxilotze, inkomu- nikazio, tortura, espetxeratze, jazarpen polizial, judizial, politiko, mediatiko eta ekonomiko latza pairatu dute. Beste kide batzuei gertatu bezala, bihotzean beste mundu berri baten ideiarekin, konsekuenteak izatearen koste pertsonala, beraien bizkarren gainean geratuko da. Betirako.
Bide honetan, ez dira inoiz bakarrik egon. Euskaldunon herri honek, ederki asko zaindu ditu beti, bere seme-alabak. Jon eta Rubenen kasuan, zabala eta anitza izan da, urte guzti hauetan, mugimendu, kolektibo, koordinadora, laguntalde, Gaztetxe, asanblada, talde-autonomo, musika eta arte talde, eta ehundaka norbanakoen partetik jasotako baldintzarik gabeko ELKARTASUN zintzo eta leiala.
Errepresioak gogor kolpatu ditu, baino babesa tamainakoa izan da.
Sistemen, Estatu ezberdiñen ekintza errepresiboak jasaten dituen inor, ezin baita beraien borrokaren objektu izan diren senide, lagun, kide eta herritarren babesik gabe geratu. ELKARTASUNA baita, zapalduon askapen lanabesa.
Errepresio isil eta anker honek suposatutako koste ekonomikoa bere hortan dirau, ordea.
22 urte hauek utzitako faktura ordaintzeke dago.
Buruntzalde eta Sakanako mugimendu, kolektibo eta talde ezberdinei laguntza eskatzera gatoz,
eredu izan diren bi langile familien babesean, zapalkuntza judizialaren jazarpen ekonomikoari hegalak moztearren. Jonen eta Rubenen senide eta lagunak gure horretan mantenduko gara.
Azken ekimen baten berri izango duzue.
Ruben eta Jon, amaierarte, zuen alboan edukiko gaituzue.