Aste honetan, Magale ikastetxeko batxilergoko lehenengo mailako 11 ikasleek Erasmus+ programako nazioarteko topaketa batean parte hartzeko aukera izan dute Finlandia eta Alemaniako ikasleekin batera. Topaketa Alemaniako Aurich herrian ospatu da eta astebeteko iraupena izango du.
Berotze globala gaia ardatz izanik, aldaketa klimatikoaren eta berotegi efektuaren inguruan sakondu zuten gure ikasleek Finlandia eta Alemaniako ikasleekin batera. Gai horren inguruan hausnartu, beraien kezkak elkarbanatu eta arazoari irtenbidea emateko zenbait proposamen egin zituzten.
Hori guztia, elkarren artean ingelesez komunikatuz. Horretaz gain, Euskal Herriko kultura ezagutarazteko ondorengo jarduerak egin zituzten: gure hizkuntza, paisaia eta ohiturak aurkeztu, Agurra dantza eskaini, parte-hartzaile guztiekin kalejira antolatu eta sokatirako tiraldi batzuk burutu. Egonaldian zehar, zenbait tailer ere landu dituzte, hala nola dantza, egunkaria eta kale antzerkia.