Dagoeneko Magale Ikastetxeak bete du bere lehenengo urtea. Hori dela eta, Agustin Urretabizkaia Magale Proiektuko Koordinatzailea eta Martin Iztueta Zuzendaritza Taldeko kideak kurtso honen balorazioa egin digute.
Balorazioa oso positiboa da. Salesiarrak eta Presentación de Maria elkartzeko arrazoia, zonaldean eta gizartean aurkitzen ditugun erronka berriei era hoberenean erantzuteko gai izatea zen. Eta zentzu horretan oso pozik gaude.
Aurtengo kurtsoan ikasle kopurua inoiz izan dugun handienetakoa da. Familiak gure proiektuarenganako konfiantza erakusten ari zaizkigu.
Nahiz eta proiektua berria den, bi ikastetxeen sustraien gainean eraikitzen da. Betidanik izan dugun famili giroa mantentzen eta sendotzen dugu. Ikasleak eta familiak, gure artean etxean bezala sentitzea nahi dugu. Eta horretan saiatzen gara egunero. Gure ikur bereizgarri bat da.
Berrikuntza:
Urteak daramazkigu berrikuntza metodologikoaren bidean, baina azkeneko urte honetan eta egin dugun hausnarketa estrategiko berrian, berrikuntzak beste dimentsio bat hartuko du. Apustu argia egin dugu eta baliabideak jarri ditugu, berrikuntza bidean. Ikerketek esaten duten bezala, neurozientziak, e.a esperimentazioak, arlo arteko proiektuak, eginez ikasteak, ikasleak etorkizuneko gizarterako prestatzen laguntzen digu.
Inbertsio berriak
Metodologia berrien eta ikasketa prozesua hobetzearen atal garrantzitsu bat baliabideen egokitzapena izango da. Zentzu horretan hurrengo urteetan gelak berritzeko asmoa dago egoera berriari egokituz, eta gela handiak eta erakargarriak, bi eraikinetan metodologia berrietara egokitzeko aldatu egingo dira.
Kalitatezko Hezkuntza eta Inklusioa
Helburu nagusia ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza ematea da. Hori lortzeko irakasleen prestakuntza ezinbestekoa izango da, bai metodologiatan eta baita ere ikasleek izan ditzaketen arazo desberdinei aurre egiteko prestatuko gaituen formazioa.