Gizakiok ezaugarri berdinak eta ezberdinak partekatzen ditugu, horrek egiten du egungo gizartea geroz eta anitzagoa izatea, bai kultura aldetik edo baita bakoitzaren berezitasunengatik. Ikastetxean gai horrek ekar ditzakeen zailtasunei aurre egiteko asmoz, irakasleek beraien formakuntza jarraiari ekin die, TEL (Trastorno Específico del Lenguaje), Asperger eta TDAH (Arreta gabeziaren nahastea eta hiperaktibitatea) bezalako gaien inguruan ikasiz.
Horreterako, Marta Fernandez logopeda eta psikopedagogaren eskutik, oporren aurretik, asko pentsarazi zien hainbat baliabide jaso zituzten. Aurretik ere, Maite Urkizu Adahigi elkarteko psikologoa, Espainia mailako TDAH-aren federazioko zuzendaria dena, etorri zen eskolara, eta beste hainbat tresnen berri eman zien. Horiekin batera, ikasketa berezi bat: arazo hori duten ikasleak ez dira "gaizki" portatzen edo ez dute arreta falta hori nahita burutzen; ez dira ikasle "arazotsuak"; arazo bat duten ikasleak baizik.
Urte berriaren hasieran, Gaitenaren eskutik, Asperger sindromearen inguruko formakuntza jasoko dute, ikasle horiek mundua beste modu ezberdin batean hautematen baitute, eta beraien begiekin ikusten ikasiko dute.
Formakuntza hori Lehen Hezkuntzatik Goi Mailako irakasleei zuzendu zaie. Izan ere, ezinbestekoa egiten zaie ondo irakasten jarraitzeko, aniztasunari benetako eta kalitatezko arreta emateko, ikasle guztien beharrei aurre egiteko eta ikasteari ez uzteko.