“SOMOS MÁS” PROIEKTUA

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2020ko urt. 15a, 13:24
Ikastetxeak antolatzen duen berrikuntza erronkaren barruan, OLH1 eta OLH2ko ikasleek “Somos Más” proiektuan parte hartu dute.
“Somos Más” proiektua, estatu mailan egiten den proiektu bat da eta gorrotoaren aurkako diskurtsoa gaitzat hartuta, ikasleek 2 minutuko bideo bat grabatzen dute.
Bi minutu horien atzean dagoen antolakuntza, lana, jarraipena, irakasle eta ikasleen
inplikazioa aipatzekoa da. Aste bateko lana izan da.

Gure kasuan, 6 talde egin ziren eta beraz, 6 bideo egin dira. Bideo horietan, batzuk musika aukeratu edo konposatu zuten, besteek ikasle eta irakasleei elkarrizketak egin, kaleko jendeari ere elkarrizketak burutu, bideoak grabatu, editatu….

Gainera aldez aurretik, ikasleen enpatia eta bestelako gaitasun sozio-emozionalak landu dira tutoretzetan, gorrotoaren biralizazioaren diskurtsoaren kontra: aporofobia, matxismoa, islamofobia, arrazakeria, ciber bullying-a, …

Beraz, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat da burutu dutena, berriztatzailea bezain beharrezkoa dena. Ikasleen helburua, beraien bideoen bidez gizarteak bertan dauden arazo ezberdinen inguruan kontzientziaa har dezala izan da, gorrotoaren diskurtsoaren zabalketa guztion artean amai dezagun.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!