Ipuin Musikatua

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2020ko ots. 6a, 09:33

DBH2. mailako ikasleek, Miren Amuriza bertsolariak idatzitako “SuperH hontz zuriaren lurraldean” ipuina oinarri hartuz, ipuin musikatua antzeztuko digute otsailaren 14an Saroben.


 

Superheroi, izar, sorgin eta hontzen artean ibili dira azken aste hauetan Urnietako Magale Ikastetxeko 2.DBH-ko ikasleak. Izan ere, gizartearekin zerikusia duen arloarteko proiektuan dihardute eta bertan, Miren Amuriza bertsolari bizkaitarrak idatzitako “SuperH hontz zuriaren lurraldean” ipuina oinarri hartuz, ipuin musikatua antzeztuko digute otsailaren 14an, arratsaldeko 17:30ean eta 19:00etan Sarobe arte eszenikoen aretoan

Haurren minbiziaren inguruan lanean aritzeaz gain, gaixotasun hauen ikerkuntzak duen garrantziaz ere jabetzeko aukera izan dute.

 

Ekitaldiaren amaieran, ikastetxeko Guraso Elkartearen laguntzaz antolatutako txokolatada solidarioa izango da, 1€-ko donazioaren truke txokolatea hartzeko aukera izango da eta bertan bildutako diru guztia, Bartzelonako San Juan de Dios Ospitalean gauzatzen ari diren ikerketetara bideratua izango da. Txokolatada solidario hau egun hauetan estatuko hainbat eta hainbat puntutan ospatuko da, otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatuko delako eta Magale Ikastxetxeak ere bere hondartxoa aportatu nahi izan du.

 

Sarrerak doan dira eta otsailaren 10etik 14ra  ikastetxeko idazkaritzara gerturatu eta bertara deituz, 943 551 789, lor daitezke.

 

Artista handi hauen antzezlana ikusi  eta bide batez beraien proiektuari laguntza txiki bat ematera gonbidatzen zaituztegu!

 

https://chocolatadasolidaria.org/

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!