Datorren martxoaren 12an, arratsaldeko 18:00etan Magale ikastetxeko DBH-3ko ikasleek Lekaion “LARRIALDIAK” proiektuaren erakusketa aurkeztuko dute. Proiektu horretan, 8 larrialdiren inguruan ikerketa egin dute eta larrialdi bakoitzaren aurrean nola erantzun behar duten ikasi dute. Ikasitakoarekin hormairudiak prestatu dituzte eta baita mugikorretan erabili ahal izateko app bat garatu ere. Proiektuaren amaiera Lekaioko erakusketa prestatzea izan da eta bertan, ikasitakoa herritarren zerbitzura jarriko dute. Egun horretan nahi duen orok izango du Lekaion aurkeztuko den erakusketara gerturatzeko aukera eta ondorengo egunetan Magale ikastetxeko galerian ikusgai jarriko dira hormairudiak.