Aita Mari itsasontziaren barne

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2021ko api. 29a, 15:40

DBH3. mailako ikasleek Aita Mari" itsasontziko kapitaina den Oscar Fernandezekin hitz egiteko aukera izan dute.



Gaur, DBHko 3. mailako gure ikasleek, murgilduta dauden "Elkartasunaren bidean" diziplinarteko proiektuaren barruan, migratzaileen giza eskubideen alde borrokatuz Mediterraneoan itsas salbamenduko lanetan aritzen den "Aita Mari" itsasontziko kapitaina den Oscar Fernandezekin hitz egiteko aukera izan dute.


Gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte, maiatzaren 6an itsas zabalera irteteko zain Almeriako Adra portuan dagoen itsasontziaren ezaugarriak.
Egin dizkioten galdera ugariei esker, ikasleek gai honen inguruan duten jakin-mina asetzea lortu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!