Cadavre Esquis

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2021ko mai. 20a, 16:58

DBH1eko ikasleekin Plastika eta Gaztelaniako klaseetan proiektu hau gauzatu dugu.

DBH1eko ikasleekin Plastika eta Gaztelaniako klaseetan proiektu txiki bat gauzatu dugu, ikastetxeko pasabideetan ikusiko zenuten bezala. Bideo bat prestatu dugu eta teknika hori zertan datzan ulertzeko azalpen txiki bat ere idatzi dizuegu.

 

 

"Nik ez dakit marrazten edo ez dakit zer idatzi". Horiek izaten dira ikasleen artean gehien entzuten diren esaldiak, sormen propioko zerbait egiteko eskatzen zaienean. Baina, kasu honetan, aitzakia horrek ez zien balio; izan ere, erabili dugun teknikak trebeziarekin baino zerikusi gehiago dauka, jolasa, inkontzientzia, automatismoa eta zoriarekin, alegia, sortze-prozesuaren alderdi kontrolatugabeekin.

 

“Cadavre Esquis” edo Cadáver Exquisito teknika 20ko hamarkadan sortu zen, surrealisten talde bat, Ondorioak izeneko jolas berezi batean jolasteko Zuricheko Voltaire kafetegian elkartzen hasi zenean.

 

Arauak errazak ziren: paper batean, partaide bakoitzak hitz bat edo esaldi txiki bat idazten zuen. Ondoren, lehenengo zatia tolesdura batekin estaltzen zen eta hurrengo parte-hartzaileak esaldiari jarraitzen zion aurreko hitza ezagutu gabe. Horrela, emaitzak aldaera ugari eta harrigarriak sortzen zituen.

 

Espero dugu zuen gustukoa izatea!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!