Aurtengoan ere Magale-Salestar ikastetxeak Jan eta Izan liburuxka plazaratu du. Sei urte igaro dira lehenengo liburuxka plazaratu zenetik eta honek ikasleen artean izan duen arrakasta ikusirik seigarren aldiz plazaratzeko aukera izan dugu.Bertako edukia DBH1ko ikasleek osatu, Oinarrizko Lanbide Heziketakoek maketatu eta Grafikagintzako Erdi Mailakoek inprimatu dute. Oraingo lana, liburuxka ahalik eta jende gehiengoari zabaltzea da eta horregatik atzokoan Donostiako Egia auzoan dagoen Km. O Jatetxe beganoaren jabea, Iñaki Ubiria, izan genuen ikastetxean. Gure ikasleek oso gustora azaldu zioten egindako lana eta oso goiz polita pasa zuten janariaren inguruan Iñakirekin izandako solasaldian.