Hezkidetza eta tratu onak

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2021ko urr. 20a, 17:02

Harremanak taldearen eskutik tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna lantzeko aukera izan dute gure eskolako zenbait ikasleek.

Urtero bezala, aurten ere Harremanak taldearen eskutik tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna lantzeko aukera izan dute gure eskolako zenbait ikaslek. Urteak dira gure ikastetxean hain garrantzizko den Sexuen hezkuntza, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko egitasmoak burutzen direla. Hauek bideratzeko, Urnietako Udalaren eskutik, finantzaketa osoa lortu izan dugu urte hauetan, aipatzen ditugun tailerrak burutzeko.

 

Aste honetan DBH2, DBH4 eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoek jaso dute tailerra. Jarrera gogotsu eta parte hartzailearekin, ilusio handiz parte hartu dute gure ikasleek tailer hauetan, izan ere, badakite landu beharreko gaiak direla eta oinarrizkoak elkarbizitza egokia eraikitzeko. Halaber, ikastetxeak urtero apostu egin izan saio hauekiko, gaiak merezi duen garrantzia emanez eta baliabideak luzatuz ikasleei hezkidetza hau jasotzeko. Abenduan Batxilerreko lehenengo mailakoak jasoko dituzte tailer hauek, eta urtarrilean ikastetxea osatzen duten ikasleen gurasoei eskainiko zaie saio bat.

 

Programa honi esker, gure ikasle, guraso eta irakasleek harremanen inguruan jasotako herramintak anitzak izan dira, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatuz, ditugun ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremananak atseginagoak, laguntzaileagoak eta aberatsagoak izaten lagundu dutelarik. Formakuntza hauei esker, gure ikasleek aske sentitzen diren gune bat dute ikastetxearen barruan, harremanen inguruan dituzten zalantza eta esperientziak partekatzeko. Zer esanik ez gurasoak, haur izatetik, helduarora igarotzen ari diren seme alaben sexu heziketan asko eskertzen dutelarik formakuntza hau.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!