Badira urteak Magale Ikastetxean berrikuntza metodologikoaren bidea hartu genuela. Hala, DBH-tik hasi eta Batxilergora arte berrikuntza hauek ikasketa prozesuan lagun ditugu. Esaterako, Ikaskuntza kooperatiboa, arazoetan oinarritutako ikaskuntza eta ‘Flipped Classroom’. Hauek eta askoz gehiago jarri ditugu martxan maila guztietan.
Metodologia horiei esker ikasleengan lortzen ari gara zenbait gaitasun sendotu eta azaleratzea. Alde batetik, ikasgai bakoitzean lortu beharreko ezagupenak eskuratzen ari dira era sakonago batean. Bestetik, lortzen ari dira ere ikasketa prozesuan nahiz bizitzarako oso garrantzitsuak diren beste gaitasun hauek:
Lehenik, taldean lan egiteko gaitasuna zein beraien artean laguntzeko gaitasuna. Baita beraien ikasketa prozesuarekiko ardura eta erantzukizuna ere. Izan ere, euren iniziatiba bultzatu ohi dugu ikasketa prozesuan.
Hala, ez dira irakaslearen zain egon behar ikasteko, norbera da bere ikasketaren zein bizitzaren arduradun. Zehazki, ardura honek ikasketa minimoetan ez gelditzea animatzen ditu, bultzatuz beraien helburuekin bat datorren lana egitera.
Honez gain, ikasle eta irakasleen arteko giroa ederra da, irakasleak bidelagunak baikara, eta ondorioz, emaitza oso onak lortzen ditugu.