Salesiar eskolen nortasunean oso errotuta dago jolasen garrantzia, gazteekiko harremana, gazteen eta irakasleen arteko hurbiltasuna eta eskolako giroa zaintzea. Urtarrilaren 31 egun berezia da..
Gaur egungo egoerak ez zigun utzi eguna gustatzen zaigun bezala ospatzen, eta pandemiak eragindako konplikazioak gorabehera, ez dugu aukera galdu nahi izan egun hau ekitaldi berezi bihurtzeko.
Goizeko lehen zatian kultura orokorreko galderen lehiaketa antolatu genuen. Talde bakoitzak bere gelatik erantzuten zuen. Oso une zirraragarriak izan ziren parte-hartzaileen artean.
Ondoren, DBHko ikasleek "Lapurren armada" filmaz gozatu zuten.
Ludopatiari buruzko heziketa-ordua
Lehiaketaren ondoren, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek, Josu Vianarekin biziki hunkitu zituen heziketa-ordua izan zuten. Mantentze elektromekanikoko ikasleek aurrez aurre jarraitu ahal izan zuten hitzaldia, eta gainerakoek bideokonferentzia bidez jarraitu zuten.
Josu Viana (Zumarraga, 1989) apustu makinetan jokatzen hasi zen eta konturatu zenerako mendekotasuna zuen. Gaixotasuna gainditu ondoren, orain eskoletan hitzaldiak ematen ditu.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua egiten hasi zen, baina apustuen munduan sartu zen eta ez zuen karrera bukatu. Ikasketak utzi zituenean, Londresera joan zen arazo honetatik guztitik ihes egiteko. Sei hilabete eman zituen Londresen. Itzuli zenean, Idiazabalgo pilota eskolan hasi zen. Haur baten aitak bere enpresan hartu zuen. Hiruzpalau urte eman zituen bertan. Errehabilitazioa hasi zuenean, bere bizitza aldatzea erabaki zuen eta kirol ekitaldiak antolatzen hasi zen, bere anaiarekin. Ordurako ludopatia arazoa zutenei laguntzeko asmoa zuen. Iaz hasi zen ludopatiaren inguruan lan egiten.
Ikasleek, oso interesaturik, galdera asko egin zizkioten bere bizitza eta bere ludopatia arazoaren inguruan eta bertatik nola atera zen jakiteko.