Ikasenpresa azoka ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2022ko ots. 11a, 14:08

Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua.

Iazko ikasturtean izan genuen arrakastaren ondoren, aurten ere, Ekintzailetza Azoka ospatu dugu ikastetxean, ikaslegoaren sormenari protagonismoa emanez.

 

Ikasleen Ideiak Ikasenpresa moduloan sortuak eta ekoiztuak izan dira. Iraila hasieratik merkatuko beharrak aztertzen aritu dira eta Lanbide Heziketako bigarren mailetako ikasleek konponbide berritzaileak asmatu dituzte. Era guztietako ikasenpresak aurkeztu dituzte ikastetxeko azoka honetan, hala nola, erreabilitazioan lagungarria izango den bizikleta bat, armairu adimenduak, arropa marka berriak etb.

 

Ikasenpresa bakoitzak bere stand-a izan du eta hiru orduz egon dira ikasleei eta kanpoko bisitei aurkezten. Esaterako, Urnietako alkatea gerturatu da gugana eta Tknikako ekintzailetza arloko taldea ere bai. Oso giro ederra sortu da jolastokian eta sormena eta ideia berritzaileak ikusteko aukera izan dugu guztiontzat oso aberasgarria izan den egun honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!