Erasmus Bekak

Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako bekak.

Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako programa bat da. Honi esker bigarren kurtso bukaeran ikasleek egin beharreko praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera izango dute. Hamahiru asteetako egonaldia izan ohi da eta besteak beste hurrengo helburuak lortu nahi izaten dira:

1.      Gaitasunak lortzeko laguntza, garapen pertsonala hobetu eta lanerako aukerak zabaltzea.

2.      Atzerriko hizkuntzen dominioa hobetzea.

3.      Beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzea.

4.      Atzerrian egondako denboran gaitasunak lortu direla ziurtatzea.

 

Aurtengoan Goi eta Erdi mailako zikloetako sei ikasle joan dira atzerrira aipatutak praktikak egitera. Automatizazioa eta Robotika Industriala ikasten ari den Markel Mujika eta Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioa ikasten ari den Enara Caballero Milanera (Italia) joango dira.  Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak ikasten ari den Julen Manterola berriz Palermora (Italia). Erdi mailako Inprimaketa Grafikoa ikasten ari diren Ariñe Martinez eta Beñat Urtazak ere Italiarako bidea hartu dute, Palermora joan dira hain zuzen ere eta azkenik Iñaki Izagirre, Mantentze-lan Elektromekanikoko ikaslea Poloniako Rzsezow-era.

Guztiak ekainean bueltatuko dira, espero dugu, hilabete horietan esperientzia positiboak bizitzea, hori da behintzat guk beraientzak nahiko genukeena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!