SAAM proiektuko parte-hartzaileen bisita

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2022ko ots. 24a, 09:27

Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxearen bidez.

Europako Batzordeak zuzenean finantzatutako proiektu pilotua da SAAM. Mundus Elkartea, berak diseinatutako eta inplementatutako proiektu berritzaile honen koordinatzailea da, kontinenteen arteko lankidetzarako, Lanbide Heziketako ikasketak (VET) hobetu eta profesionalizatzeko eta arlo horretako jardunbide egokien trukea gaitzeko helburuarekin.

SAAM proiektuaren ekimenen artean, Don Bosco ikastetxearen bitartez, Afrikatik etorritako 4 irakasleren bisita jaso genuen atzo Urnietako Salesiarretan.

Txad, Kamerun, Sudan eta Kenyatik etorri dira eta gure ikastetxean lan egiteko modua erakutsi zaie. Bagenekien bisitarien artean bat Salesiar ikastetxe batetik zetorrela. Gure sorpresa eta poza izan zen haietatik 3 beste hainbeste herrialdetako lanbide heziketako zentro salestarretan lanean ari zirela jakin genuenean.

Salestarren ikastetxeak aitzindariak eta erreferenteak dira mundu mailan lanbide heziketako eskoletan.

Hiru aste emango dituzte Euskadin lanbide heziketako beste eskola batzuk ezagutzen.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!