Gure ikastetxetik eleaniztasuna sakontzeko eta indartzeko eginkizunean, eta "Academica Corporation" erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker (AEBetako eskola- eta hezkuntza-erakunde handi eta nagusiena, eta titulazio bikoitzeko Nazioarteko Diploma Duala programaren sortzailea), gure ikasleei aukera eman nahi diegu ikastetxean “AMERIKAR BATXILERGO DUALA” DIPLOMA DUALA ikastekoa.
Hitzarmen honen bidez, DBHko 2. mailatik aurrera, nahi duten ikasleentzat Espainiako eta Estatu Batuetako Batxilergoko Titulazio Bikoitzaren programa ezarri dugu.
Programa honi esker, DBHko 2. mailatik aurrerako gure gazteak aldi berean AEBko High Scholl batean matrikulatuta egon ahal izango dute, hau da, bi ikasketak aldi berean egiteko aukera izango lukete.
Diploma Duala programa % 100 Online moduan egiten da, eskolaz kanpoko ekintza bat izango balitz bezala. Ikasleek, guztira, 6 kreditu estatubatuar egin beharko dituzte DBHko eta Batxilergoko etapan artean. Kreditu horiekin, eskolan egindako ikasketak baliozkotzeaz gain, hau da, Espainiako Batxilergoko titulazioaz gain, "High School" titulazio estatubatuarra lortuko dute.
Asko dira "Nazioarteko Batxilergo Duala Diploma" programak ikasleei eskaintzen dizkien balio eta abantailak; hiru helburu nagusi azpimarratuko ditugu:
· Ikaslearen ingeles-maila hobetzea: % 100 ingelesez, bertako irakasleekin.
· Gaitasun teknologikoa hobetzea: % 100 Online, plataforma berriak, tresnak, komunikazioak, etab.
· Trebetasun pertsonalak hobetzea: ikaslearen autonomia, ahalegina, erantzukizuna, antolaketa eta heldutasuna ikasketekin eta lanarekin.