Datorren martxoaren 25ean, DBH 2.mailako ikasleen eskutik, Coco musikala estreinatuko da Urnietako Saroben. Proiektu honek pandemia hasi baino aste batzuk lehenago eman zituen lehen urratsak eta bi urteren ondoren errealitate bihurtzea lortu da.
Musikal hau, ibilbide luze baten azkeneko alea besterik ez da izango eta ez nolanahikoa gainera. Gauza xume bat izan behar zuenarekin hasi eta ikaragarria bihurtu dena. Bidaia luze honetan, hainbat eta hainbat bidaialagun izan dituzte, guztiak beharrezkoak eta ezinbestekoak.
Proiektu honetan asko dira landutako gaitasunak, hala nola, plastikoa, artistikoa, ahozkoa… Hauetaz gain errespetua, elkartasuna, laguntasuna, talde-lana eta familiako erreferenteen baloreak ere landu direlarik.
Bi emanaldi egingo dituzte: lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak doakoak izango dira eta Magale-Salesiarrak ikastetxeko idazkaritzan eskuratu ahal izango dira edota bertara deituta (943 551 789), martxoaren 17tik 24ra bitartean.
Ekitaldiaren amaieran, ikastetxeko Guraso Elkartearen laguntzaz antolatutako txokolatada solidarioa izango da, 1€-ko donazioaren truke txokolatea hartzeko aukera izango da eta bertan bildutako diru guztia, Bartzelonako San Juan de Dios Ospitalean haur minbiziaren inguruan gauzatzen ari diren ikerketeta proiektuen finantziaziora bideratua izango da.
Joan nahi duen edonor dago gonbidatuta beraz anima zaitezte eta parte hartu proiektu polit honetan!