Bartzelonara bidaiak

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2022ko mai. 11a, 08:45

Magale-Salesiar Ikastetxeko DBH-4 eta Batxilergoko ikasleek gozatu ederra hartu dute Bartzelona eta Salouen

 

 

Pandemia amaitutzat eman ondoren, aurten Batxilergo eta DBH4. mailako ikasleak Bartzelona eta Saloura joan ziren ikusturte amaierako bidaia egitera.

Lehen txandan, apirilaren 25etik 29ra, Batxilergoko taldeak izan ziren. Maiatzaren 2tik 6ra bitartean berriz DBH 4ko bi gelak. Denek ere bidaia ludiko eta kulturala egin zuten  eta baita ederki gozatu ere. Astelehenean goizeko 06:00ak eman baino lehen ikasle guztiak prest zeuden bidaiari hasiera emateko, eta puntualtasun osoz abiatu ziren Bartzelonarantz. Lehenengo egunean Montserrateko paraje zoragarriak bisitatu zituzten eta ondoren Bartzelonako Portuko bisita gidatua egin zuten itsasontzian. Hain ezagun eta ohikoak diren Ramblak, Monjuic, Sagrada Familia, Gotiko auzoa, Maremagnum ezagutzeko aukera ere izan zuten. Bidaiaren bigarren zatian, Port Aventura parkean ibili ziren. Ikasle eta irakasle arteko giroa ezin hobea izan zen eta kurtsoko azken txanpari aurre egiteko indar berritu itzuli dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!