DBH-ko 1 eta 2.mailako ikasleek bi egunetako elkarbizitzaz gozatzeko aukera izan dute; lehenengo taldekoek Senda Viva-n eta bigarrengoek berriz Irrisarri Land-en. Bi taldeek ere zorte handia izan dute eguraldiarekin, eta ederki pasa dute, jolas giroko ekintzak eginez. Bueltan etorri direnean, indarberrituta zetozela aipatu dute hilabete barru izango duten ikasturte amaierarako.