Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraungo du ekimenak. Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz
gain, ikastetxean parte hartzeko aukera ere izango dugu urte guztian baita geure ikastetxea arigune.
Halere ez dugu ahaztu behar, olatuari urte guztian zehar heldu behar zaiola eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko egun guztiak direla baliagarriak. Geure ikastetxearen helburu nagusienetako bat berau dugu, euskararen erabilera egunerokoa izatea eta era berean maila guztietan erabilera areagotzea.
Txikienek, euskal kulturarekin erlazionatutako hainbat ekintza egingo dituzte egun horietan guztietan eta amaiera Euskararen Egunarekin emango diote. Berdina izango da ikasle helduenekin ere egingo dena. Hamabostaldi horretan, euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten hausnarketa txikiekin emango die hasiera 15 egun horiei. Hauek ere amaiera, Euskararen Egunaren ospakizunarekin emango diete, lehiaketa
berezi batean parte hartzeko aukera izango dutelarik.