Madrilgo Matelec azoka bisitatzera joan dira ikastetxeko Automatizazio eta Robotika Industriala eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuko Goi Maila zikloetako ikasle eta irakasleak. Bi egunetan zehar material elektriko eta elektronikoaren arloak utzi dituen azken berrikuntzak ikusten eta aztertzen izan dira.
Bidaia hau, ekipamendu berrietan, mantenimendu motak edota fabrikazio automatikoen prozesuaren inguruan ikasleen formakuntza teknikoa indartzeko helburuarekin burutu da. Kontutan izatekoa da, material elektrikoaren inguruan oinarritzen den Matelec azoka bi urtetik behin antolatzen dela eta sektore honetan dauden berrikuntza guztiak ikusteko aukera ematen duela.
Bestalde, hiria ezagutzeaz gain Amazonen gune logistikoa MAD4 eta Schreiber Fods enpresak ezagutzeko aukera ere izan dute. Oso bidaia polita eta interesgarria izan da eta azpimarratu genezake sortu den giro aparta ikasle eta irakasleen artean.