Imajinatzen duzu musikarik gabeko mundu bat? Erritmorik gabe? Doinurik gabe? Soinurik gabe? Imajinatzen duzu zure ibilbidea musika gogokoenarekin lagunduko ez duzun egun bat?
Musikak emozioak eragiten ditu, mota guztietakoak. Poztasuna, tristura, oroitzapenak ekartzen dizkigu gogora, negar eragiten digu, inspiratzen gaitu, animatzen gaitu. Azken batean, musikak sentiarazten gaitu.
Musika gizakiaren adierazpenik zoragarrienetako bat da, beste arte-forma batzuek agian transmititu ezin dituzten sentsazioak berehala transmititzea lortzen baitu.
Gaur, Santa Zeziliaren eguna ospatzen dugu, musika eta musikarien zaindaria. Zorionak egiten eta entzuten duten guztiei!!!!