Argien piztuera

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2022ko abe. 12a, 16:00
Gabonetako Argien Piztuera ekitaldirako GONBIDAPENA

 

Datorren abenduaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Urnietako Etxeberri  Plazan Salestarrak Urnieta Magale Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatuko dugu.

Aurten ere, ikastetxeko ikasle talde batek aurreko urteetan egindako Jaiotza osatu  eta konpondu egin dute. Horiei argiztapena jarri eta azken ukituak emateaz Lanbide Heziketako ikasleak arduratu dira. Beraz, denen artean egindako lana izango da ikusgai. Musika jartzeaz, besteak beste, LH eta DBHko ikasleak arduratuko dira. Ondoren, txokolate beroa izango da bertaratutakoentzat.

Ekitaldiaren egitaraua ondorengoa izango da:

·       Ekitaldiaren hasiera

·       Dantzariak eta Trikitilariak

·       Olentzeroren bisita

·       3,2,1 PIZTU ARGIAK!

·       LH5 eta 6 kantu emanaldia

·       DBH1eko kantu emanaldia

·       Gabonetako mezua

·       Amaierako bertsoa

·       Txokolate jatea

Magale Txikiko Gabon Festa

Abendua 23an:

  • Goizean Magale HH-LH eraikinean Olentzeroren bisita
  • 15:15ean Salestar-Magale  eraikinean Jaialdia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartuko dute, eta Gabon kantak abestuko dituzte.
  • IGE-k antolatutako zozketa
  • 6:30etan Umeak jaso eta txistorrada

 Abenduaren 24an: Gabon kantak herrian zehar abestuko dira, goizeko 11:00etan Plazido Mujika Plazan elkartuko gara.

        

Herritar guztiak gonbidatuta zaudete gurekin Gabonei hasiera zoriontsu bat ematera!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!