DBHko 1. mailako ikasleek prestakuntza-hitzaldi bat jaso dute Atzegiko ordezkari baten eskutik. Helburua adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizitza ezagutaraztea izan da eta, pertsona horiek beren egunerokoan dituzten arazoak eta egoerak ikusaraztea ere bai, bizitza erraztuko dien ingurune lagunkoia sustatu ahal izateko.
Atzegik sustatutako sentsibilizazio-kanpaina baten barruan sartzen da hitzaldi hau. Bertan, desgaitasun intelektuala duten pertsonek nola bizi nahi duten erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi da, eta kolektibo horren barruan dauden profilen eta bizi-aukeren aniztasuna erakusten du.
Oso bisita positiboa izan da gure ikasleentzat, etorkizunean justuagoak, eskuzabalagoak eta inklusiboagoak izan daitezen lagun dezakeela uste baitugu.
Mila esker!