Urte honen hasieran, urtarrilaren 10 eta 11an, irakasleak Giulianovara (Italia) joan ziren, proiektuaren lehen bi emaitzen aurrerapenak partekatzera: toolkit-a eta gamifikazioa. Proiektuaren helburuak eta haren ekintza-plana ere berrikusi ziren eta Liceo Scientifico M. Curie-ren eskutik, olio-hondakinak berrerabiltzeko tailerra egin genuen xaboia egiteko.
Growing Green Erasmus+ ekimenak finantzatutako proiektua da. Bertan, beste hiru herrialdetako (Danimarka, Eslovenia eta Italia) zentro eta erakundeekin lan egiten dugu.
Lankidetza-proiektu horretatik honako helburu hauek lortu nahi dira:
- Ekintzailetza berdearen gaitasunak indartzea Lanbide Heziketako ikasleen artean (EntreComp-en ekintzailetzaren definizioaren arabera).
- Lanbide Heziketako ikastetxeentzako enpresa-espiritu ekologikoa irakasteko eredu bat ezartzea, lantokiko esperientzian oinarritutakoa, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta hainbat sektoretako tokiko enpresen arteko lankidetzaren kalitatea eta maiztasuna bultzatzeko.
Urnietako Salestarretatik materialak eta ikerketak sortzen laguntzen eta parte hartzen ari gara, kapital berdearen kontzeptua lanbide-heziketarekin eta espiritu ekintzailearekin sentsibilizatu eta erlazionatzeko