Salestarrak Magale Ikastetxean ere ospatu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna hainbat ekintzekin. Horretarako, Haur Hezkuntzako ikasleek emakumeak gure gizartean duen garrantzia goraipatzen duen mural bat egin dute. Bestalde, Lehen Hezkuntzakoek baserritarren GILBE elkarteko lehendakari den Maite Otañoren bisita izan dute. Bertan, Maitek, bere lana azaldu du, zer oztopo gainditu behar dituen, e.a.
Helduenen eraikinean berriz, egunari hasiera euskal emakume ospetsuen inguruko Kahootarekin eman zaio. Horretaz gain, DBH 4.mailako eta 1.Batxilergoko ikasleek Nerea Arriolaren bakarrizketa umoretsua aurrez aurre ikusteko aukera izan dute eta DBH 3.mailakoek Ixaber Agirresaroberen eskutik ipuin kontaketan hartu dute parte.