On Bosco Saria

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2023ko mar. 22a, 12:00

Urnietako Salestarretako bi taldek parte hartu dute parte Zaragozan ospatu den Don Bosco Sari Nazionalean.

Martxoaren 14, 15 eta 17an Zaragozan ospatutako Don Bosco Sari Nazionalaren 36. edizio honetan, berrikuntza eta ikerketa proiektuen bidez ikasleen, irakasleen eta ikastetxeen ekimena, talde-lana eta izaera ekintzailea aintzat hartu nahi izan dira. Zaragozako Robotika Industrialaren espezialitatean nabarmendu diren bi proiekturen artean geure ikasleenak daudela azpimarratu behar da.

Gure ikastetxeko bi proiektu finalistak, ETHAZI esparru metodologikoaren barruan, modulu guztietatik sustatu ziren, honela Industria 4.0 estrategiarekin bat eginez. Alde batetik, “Piltec” aurkeztu ziren, farmaziako biltegira konektatuta dagoen etxeko erabilerarako pilula automatizatuen banatzailea, eta, bestetik, “Parclean”, parking automatizatua.

Bi taldeek beren prototipoen erakustaldiak egiteko aukera izan zuten hiru egunez, bai enpresei baita hezkuntza-komunitateari ere. Honetaz gain, 20 minutuz egindako lan eta ekoizpen prozesua aurkeztu behar izan zuten epaimahaiaren aurrean. Proiektu horiek ikasleek ekimen berritzaileak eta ekintzaileak sortzeko duten gaitasuna islatzen dute.

Laburbilduz, Urnietako Salestarretan Don Bosco Sari Nazionalean parte hartzearen aldeko apustua egin zen, ikasle gazteen talentua, sormena eta izpiritu ekintzailea goraipatzeko. Taldeko kide guztiek elkarlan bikaina egin dute. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!