Maiatzaren 23an, musika emanaldia ospatu zen ohitura den bezala. Hainbat ikasle eta irakaslek beraien talentua erakutsiz abesti ezberdinak eskaini zituzten. Aurreko asteetako urduritasun eta entsaioen isla izan zen emanaldia.
Musika aniztasuna izan zen jaiaren ezaugarrietako bat. Abesti herrikoietatik hasi eta doinu klasikoetaraino, genero guztiek izan zuten lekua ekitaldian. Ikasleak taldetan aurkeztu ziren, duetotan, eta ausartenak eszenatokira bakarrik ere igo ziren.
Hurrengo egunean, maiatzaren 24an, Miren Laguntzailearen eguna ospatu zen. Egunari hasiera emateko 2. Batxilergoko ikasleei agur ospakizuna eskaini zitzaien beraien azken urtea dutelako ikastetxean eta ondoren txistorrada, puzgarri eta kirol-jardueren txanda etorri zen. Eguraldia ere lagun izan zelarik, ikasle zein irakasleek ederki pasa zuten goiza festa giroan.