Ikastetxeko 1.Batxilergoko 14 ikaslek Alemaniako Aurich herrian ospatu den nazioarteko topaketa batean parte hartu dute maiatzaren 19tik 26ra. Bertan, Finlandia eta Errumaniako ikasleekin batera klima aldaketaren inguruan hausnartu dute eta egoerari aurre egiteko zenbait neurri proposatu dituzte. Horrez gain, dibertitzeko eta ondo pasatzeko aukera ere izan dute tailer, irteera eta jolas ezberdinei esker. Dudarik gabe, aukera paregabea izan da ingelesa praktikatu eta adin bereko beste herrialdeetako gazte eta kulturak ezagutzeko. Ikusi besterik ez dago ikasleak zein pozik eta eskertuta etorri diren bizitako esperientziarekin