HH/LH/DBHko ATE IREKIAK

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2023ko aza. 24a, 11:33

Zatoz gure Heziketa Proiektua, eskaintza akademikoa, instalazioak… ezagutzera

Abenduaren 16an, 11:00etan, ATE IREKIEN JARDUNALDIA antolatuko dugu Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari buruz.

Ondo antolatzeko, garrantzitsua da hitzordua hartzea, horrela egin dezakezue:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzari buruz:  EMAN IZENA HEMEN Magale Txikin izango den Ate Irekietan parte hartzeko (San Juan kalea, 1) edo deitu 943551782 telefonora.
  • DBHri buruz: EMAN IZENA HEMEN Magale Salestarretan izango den Ate Irekietan parte hartzeko (Ergoien auzoa, 6) edo deitu 943551789.

Jardunaldira etortzerik ez baduzu eta interesatuta bazaude, dei iezaguzu eta hitzordu bat adostuko dugu.

Saioa amaitzean kafe bat eskainiko dugu eta etorkizunaz hitz egingo dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!