Euskararen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2023ko aza. 30a, 16:58

Euskararen Eguna Salestarrak Magale ikastetxean.

 

 

Igandean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori ez da Euskal Herrian bakarrik ospatzen, mundu osoan baizik.

Geure ikastetxean abenduaren 1ean izango dugu ospakizuna eta hainbat modutara emango diogu kutsua halako egun bereziari.

Txikienen eraikinean, egun guztian zehar euskal abestiak abestu eta hainbat jokotan parte hartuko dute ikasleek.

Helduenean berriz, bertan antolatu den lehiaketa batean parte hartuz ospatuko dute. Ikasle bakoitzak norberarentzat euskarazko hitzik politena den hori pentsatu eta idatzi  beharko du eta  lau politenak sarituak izango dira. Era berean, DBH1eko ikasleak DBH eta OLHko geletara joango dira eurek sortu duten jolas bat egitera.

Irakasle eta langileek ere parte hartzeko aukera izango dute, eta parte hartzaileen artean saritxo bat zozketatuko da.

Hala ere nahiz eta ostirala ospakizun eguna izan, geurean Euskararen Eguna 365 EGUNEZ ospatzen dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!