Aurten lau izan dira atzerrira joan diren Lanbide Heziketako ikasleak; Malta, Portugal eta Polonia dira praktikak egiteko hautatu ari diren herrialdeak.
Urtero joaten dira Urnietako Salestarrak Magale ikastetxeko ikasleak Erasmus+ bekaren bitartez atzerrira praktikak egitera. Aurten, halere, berrikuntza batekin dator gai hau izan ere, Salestarrak Magale lehen aldiz Goi Mailako Erasmus+ beka propioak kudeatzen ari da eta beraz, aukera gehiago eskaintzen ari da ikastetxea atzerriko egonaldiak egiteko. Beka propio horiei HETELen bitartez eskaintzen direnak gehitu behar zaizkie.
Erdi Mailako bi ikasle (Malta eta Portugal) eta Goi Mailako bi ikasle (Malta eta Polonia) dira praktikak egitera atzerrira joateko hautua egin dutenak. Horretarako, halere, hautaketa prozesu bat pasa behar izan dute lehenengo. Badaude bai ikastetxeak eta baita Erasmus+ erakundeak jartzen dituen baldintza batzuk eta horien arabera egiten da hautagaien onartze eta baztertze zerrenda eta baita hurrenkera ere.