Aukera zabala kontziliaziorako, Salestarretan

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2024ko aza. 25a, 16:59

Ikastetxeak erraztasun handia ematen die gurasoei familia- eta lan-kontziliaziorako: ordutegi malgua, jangela-zerbitzua, estraeskolarrak edota etxeko lanekin laguntza.

Salestarrak Magale Urnieta ikastetxek esfortzu-handia egiten du gurasoak familia- eta lan-kontziliazioan laguntzeko. Izan ere, eskolak zubilan hori egiteko aukera ematen du zenbait eskaintzaren bidez. Hala, goizean gurasoek 7:30ean utz ditzakete seme-alabak ikastetxean. “Ordu horretan umeak eskolan gera daitezke, gurasoak 8:00etarako lanean egoteko. Eta ordu horretatik aurrera, nahi dutenean. Jendea oso gustura dago”, dio Nekane Kortaxarena koordinatzaileak.

 

Gero, 12:30ean jangela-zerbitzua ere bada. “Sukaldaria dugu eta bertako sukaldean prestatzen dugu janaria. Menuak nutrizionista batek prestatzen ditu eta hori guztia gurasoek asko eta ongi baloratzen dute”. Ondoren, bazkalostean, 13:30etik 14:30era bitarte, ingeles- edo euskal dantza-klaseak eskaintzen dituzte. “Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek esku hartzen dute biotan, eta oso pozik gara erantzunarekin. Ingelesarekin badaramagu denbora, baina euskal dantza klaseak nobedadea dira; aurten hasi gara eta oso gustura gaude”, dio irakasle koordinatzaileak.  

 

Azkenik, 16:30 edo 16:45ean etxeko lanekin irakasle baten laguntza ere badute. “Zailtasuna duten Lehen Hezkuntzako ikasleentzat errefortzua ere badugu, eta laguntzen duen irakaslea eskolakoa bertakoa da. Horregatik, irakasleak harreman zuzena du tutoreekin. Beraz, badaki zehazki ikasle bakoitzari zertan edo nola lagun dakiokeen. Eskola errefortzua Lehen Hezkuntzari begirakoa da, baina, adibidez, HHko kasuan gurasoren bat egongo balitz meriendara umea jasotzera iristen ez dena, aukera du haurrak eskolan meriendatu eta 17:30etan jasotzeko. Izan ere, ikastetxeak zerbitzu hauek guztiak eskaintzen ditu, gero ekiditeko gurasoek pertsona bat kontratatatu behar izatea”, azaldu du Kortaxarenak.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!