Urtero bezala, aurten ere Harremanak taldearen eskutik, tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna lantzeko aukera izan dute gure eskolako zenbait ikaslek. Urteak dira gure ikastetxean hain garrantzitsua den Sexuen hezkuntza, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko egitasmoak burutzen direla. Urnietako Udala da tailer hauen finantziaketaz arduratzen dena.
Egun hauetan DBH2, DBH4, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Batxilerreko ikasleek jaso dituzte saioak. Jarrera gogotsu eta parte hartzailearekin, ilusio handiz parte hartu dute gure ikasleek tailer hauetan, izan ere, badakite landu beharreko gaiak direla eta oinarrizkoak elkarbizitza egokia eraikitzeko. Abenduaren 4ean gurasoen txanda izango da; arratsaldez izango den tailerrera bertaratzeko aukera izango dute, ikasleekin landutakoaren berri emango zaie.
Programa honi esker, gure ikasle, guraso eta irakasleek harremanen inguruan jasotako herramintak anitzak dira, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatuz, ditugun ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremananak atseginagoak, laguntzaileagoak eta aberatsagoak izaten lagunduz. Formakuntza hauei esker, gure ikasleek aske sentitzen diren gune bat dute ikastetxearen barruan, harremanen inguruan dituzten zalantza eta esperientziak partekatzeko. Zer esanik ez gurasoek, haur izatetik, helduarora igarotzen ari diren seme alaben sexu heziketan, asko eskertzen dute formakuntza hau.