Planetako klimak eta horiei eragiten dieten fenomeno atmosferikoak aztertzen aritu ziren. Igeldoko zentro Metereologikora bisita egin zuten eta bertan Margarita Martinekin azken ehun urteetako datuak aztertu zituzten.
Honi jarraipena emanez, ikastetxean egunero prezipitazioaren eta tenperaturaren datuak ere biltzen dituzte.
Gainera, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketakoekin zaborren sailkapen egokiaz aritu ziren eta San Markos-Artelatzekoek berriz kontsumo iraunkorraren garrantzia erakutsi zieten, eta murrizteaz, berrerabiltzeaz eta berziklatzeaz jardun zuten.
Testuinguru honetan ikasleek eskola inguruko zabor bilketa ere egin zuten eta beraiek aukeratutako hondakinei berrerabilera emanez hainbat tresna eraiki zituzten.
Emausekoek, Hazigune proiektuaren bitartez, garapen jasangarrirako helburuak lantzen ere lagundu zieten.
Burututako esperientzia hauek guztiek gure planetarekin arduratsuagoak izatera bultzatu gaituzte.
Orain, gure eguneroko ekintzek etorkizun osasuntsuago eta iraunkorrago batean nola lagun dezaketen hobeto dakigu.
Jarrai dezagun ikasten eta gure etxea / planeta zaintzen !