Hausnarketa ez da baikorra; kezkaz hartzen ditugu egunerokoan ikastetxean jasotzen ditugun hizkuntza neurketak. Etorkizuna baikorra izatea gure esku dago.
Euskaratik eta Euskaraz bizitzea; altxorra mantentzea eta gure ondorengoek ere harrotasunez zabaltzea. Bide horrek eraman gintuen Normalkuntzako arduradunoi Euskararen Telebista sortu eta euskararen soka batera eta bestera dantzan jartzera. Honekin guztiarekin, hezkuntza komunitate euskalduna dugula azaleratzea, harrotasunez egitea eta Euskararekin dugun konpromisoa lau haizetara aldarrikatzea nahi izan dugu.
Horregatik, ostiralero-ostiralero urte osoan zehar gure hezkuntza komunitatea osatzen duten kideren bat sartu dugu gure telebistan euskarazko galdera batzuei erantzuna emanez. Polita izan da sortu dugun plaza. Polita izan da baita ere batzen gaituena zein ederra den ikustea: Euskara.
Gaurko Egun honetan urte osoan zehar Euskararen Telebistan agertu diren pertsonekin laburpen bideo bat egin dugu. Urte osoko lanaren ondoren Telebista itzaltzeko modu aproposa iruditu zaigu. Orain ideia, bide eta indargune berrietan jarriko dugu gure fokoa; helburua argi dugulako. Izango duzue laster gure berri. Duela 40 urte juxtu juxtu Oskorrik abestu zizkigun hitzekin agurtzen zaituztegu...
"Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena... Ez al dakizu EUSKARA dela EUSKALDUN egiten gaituena?"
Hizkuntza Normalkuntzako arduadunak