Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2025ko ots. 21a, 10:26

Urnietako Salestar Magale ikastetxean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu

Gaur, otsailak 21, Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna da. Ikastetxean daukagun aberastasun linguistikoa ikusita, Normalkuntza taldetik polita iruditu zitzaigun bideo batean Ama Hizkuntza desberdinak jasotzea eta egun honi gure alea jartzea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!