Lanbide Heziketako ATE IREKIAK

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2025ko ots. 25a, 09:00

Urnietako Salestar Ikastetxean Lanbide Heziketari buruzko ate irekiak antolatzen ari gara.

LANBIDE HEZIKETARI buruzko Ate Irekien Jardunaldiak antolatzen ari gara, ekitaldi hauetan, gure hezkuntza-proiektuaren berri emango dizuegu eta instalazioak bisitatu, irakasle-taldea ezagutu, edo zuen zalantzak argitzeko aukera izango duzue.

  • Datak: martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Urnietako Salestarrak

Etortzeko asmoa baldin baduzue, hori adieraztea eskertuko genizueke, horretarako, 943 551 789 telefonora deitu edo, bestela, esteka honetan izena eman dezakezue.

Interesatzen zaion edonori ekitaldi hauen berri eman diezaiokezue.

LANBIDE HEZIKETAKO 2025-2026 ikasturterako izen-emate epea: Maiatzaren 5etik 23ra izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!