Salesianos Urnietako 13 ikasle Lanbide Heziketako bigarren mailako enpresa praktikak egiten ari dira atzerrian, ERASMUS+ programaren bitartez. Aurten, Bulgariako, Maltako, Italiako, Poloniako eta Portugalgo enpresetan praktikak egiteko aukera izaten ari dira Erdi Mailako eta Goi Mailako ikasleak.
Programan parte hartzen dutenen artean, ikasle bat Erdi Mailakoa da, eta gainerakoak Goi Mailakoak dira. Horietako zortzi Erasmus+ek Urnietako Salestarrak zentroari eman dizkion beka propioekin joan dira, eta bost gure zentroa parte den partzuergoen bekek lagunduda: Confebask eta Hetel-en bitartez, hain zuzen ere.
Aukeratutako herrialdeek askotariko aukerak eskaintzen dituzte hainbat sektoretan, hala nola Diseinu Grafikoan, Automatizazio eta Robotika Industrialean eta Sistema Elektrotekniko Automatizatuetan. Horri esker, beraz, ikasleek beren ezagutzak nazioarteko ingurune batean aplikatu ahal izango dituzte. Ikasle horietako bakoitza beren interes eta helburu profesionalekin bat datozen tokiko enpresetara bideratzen saiatu dira ikastetxetik.
“Pozik” eta esperientzia bizitzeko “gogoz”, ikasleak beren nazioarteko egonaldietan egongo dira hiru hilabetez, Lantokiko Prestakuntza (LP) ordezkatzen duen Dual Orokorra egiten. Gehienak otsailaren amaieran joan dira eta maiatzeko azken egunetan itzuliko dira.
ERASMUS+ programa
ERASMUS+ programa ezaguna da ikasleen mugikortasuna eta hezkuntza-erakundeen arteko lankidetza sustatzeagatik Europan. Aurten, gure erakundeak gora egin du parte hartzeko interesa duten ikasleen kopuruan, eta horrek erakusten du gazteek beren horizonteak zabaltzeko eta nazioartean esperientzia hartzeko duten nahia.
Salesianos Urnieta ikastetxeak ikasleen nazioartekotzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du; datozen urteetan ere nazioarteko eskaintza zabaltzen jarraitzeko etengabeko lanean ari dira Nazioarteko taldetik, gainera.