Euskaraldia Salestar Magale Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2025ko api. 9a, 18:51

Salestarrak Magale Urnieta ikastetxeak Euskaraldiko Hamaikakoa aurkeztu du

Urnieta, [2025eko apirilaren 9a] – Salestarrak Magale Urnieta ikastetxeak prest dauka bere Hamaikakoa datorren maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldirako. Ikastetxean bertan egin duen ekitaldi batean egin dute aurkezpena eta ikas komunitatea osatzen duten hamaika pertsonekin osatu dute taldea; ikasle ohi, irakasle, ikasle, zerbitzuetako langile, aisialdi talde eta enpresetako ordezkariak daude bertan.  

 

Hamaikako honekin ikastetxeak Euskararekin duen konpromisoa mahai gainean jartzeaz gain, eguneroko bizitzan Euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren beharra azpimarratu dute. Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia eta egun horien helburu nagusietako bat hizkuntza ohiturak aldatzea da. Horretarako, Ahobizi eta Belarriprest jarrerak sortu dituzte eta nork bere roll horretatik elkarrizketak eta harremanak Euskara oinarri hartuta izatea lortu nahi da Euskaraldian eta hortik aurrera.

 

Hainbat ekitaldi Salestarrak Magale ikastetxea antolatuta

Ikastetxe barruan nahiz kanpoan antolatu dituzte ekitaldiak Salestarrak Magale Urnietatik. Adin eta maila ezberdinetako ikasleek elkarrekin parte hartuko duten euskal scape room bat egingo dute maiatzaren 14an, esate baterako.

 

Bestalde, ikastetxetik kanpo, Urnietako San Juan plazan antolatu dute ekitaldia maiatzaren 17rako, Bosko Anitz aisialdi taldearekin elkarlanean. Bertan parte hartzea irekia dago herriko edozein pertsonarentzat eta egitarau oparoa izango da arratsalde polita pasa ahal izateko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!