Euskaraldia

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak

Maiatzaren 17an Euskaraldiko festa erraldoia antolatu dute Salestarrak Magale ikastetxeak eta Bosko Anitz aisialdi taldeak.

Parte hartu nahi duten herriko haur eta gazteentzat izango da arratsaldeko 16:00etan hasi eta 18:00etan amaituko den festa. Bertan Euskal Cluedoz ibiltariaz gain, Bosko Anitz elkartekoen dantza, txokolatada, magiaren pasabide erraldoia, eskulan tailerrak eta abar izango dira musikaz eta sorpresez girotuta.

 

Datorren maiatzaren 17an, Euskaraldiaren baitan, Urnietako San Juan plazan festa erraldoia antolatu dute Salestarrak Magale ikastetxeak eta Bosko Anitz aisialdi taldeak. Asteburu guztian zehar hainbat ekitaldi egingo dira Udalak eta beste hainbat eragilek bultzatuta.

 

Festa 16:00etan hasiko da, Euskal Cluedoan izena emateko epea plazan bertan  zabalduko da. Maiatzaren 17an arratsaldean zehar San Juan plazan antolatu den egitaraua oparoa da; hasiera emateko Bosko Anitz aisaldi taldekoek dantza egingo dute eta ondoren, aipatutako lehiaketaz gain, Magiaren eta Sorpresen pasabidea egongo da, txokolatada, txapa tailerra, phocotall bat, musika eta hainbat sorpresa gehiago.

 

Gerturatu nahi duten haur, gazte eta familia guztientzat dago zabalik festa beraz, herritarrak parte hartzera bultzatu nahi dituzte Salestarrak Magale ikastetxeak eta Bosko Anitz aisialdi taldeak. “Gogo eta ilusio askorekin antolatu dugu, haur eta gazteengan pentsatuta eta familiek arratsalde polit bat pasako”, azaldu dute Arantzazu Miner eta Yaiza Gonzalez, antolatzaileen taldeko bi kideek.

 

Ekitaldi asko Salestarrak Magalen Euskaraldian

Euskaraldia dela eta, ekitaldi asko ari dira antolatzen Salestarrak Magale ikastetxean. Hamaikakoa osatu eta aurkezteaz gain, horiekin bideo sortak egin dituzte Euskaraldiko egunetan zabaltzeko, maiatzaren 14an Euskal Scape Room antolatu dute ikastetxeko ikasleentzat.

 

Azkenik, Urnietako Euskaraldiko egitarauaren baitan, maiatzaren 17ko festa erraldoia egingo dute. Eguraldi txarra balego, Plazido Muxika plazan egingo da iragarritako festa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!