Oinarrizko LHko ikasleek proiektu berritzaileen lehiaketa batean parte hartu dute Leonen

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak

Estatuko hainbat ikastetxetako Oinarrizko Graduko ikasleak biltzen dituen lehiaketaren zazpigarren edizioa da. Salestarrak Magale Urnietako Oinarrizko LHko bigarren mailako ikasleek Bihotzez proiektu solidarioa aurkeztu dute.

Salestarrak Magale Urnietako Oinarrizko Graduko ikasleek Leonen egin den proiektu berritzaileen zazpigarren lehiaketan parte hartu dute. Geografiako hainbat puntutako Oinarrizko Graduko ikasleen topaketa izan da. Beraz, euren proiektua aurkezteaz gain, gainerakoenak ikusteko aukera izan dute eta baita jende ezberdina ezagutzeko aukera izan ere.

Gure ikastetxean Grafikagintza arloko Oinarrizko Mailako bigarren kurtsoko ikasleek “Bihotzez” proiektua aurkeztu dute; patologia kardiobaskularrak dituzten gaixoekin elkartasuna adierazten duen lana, hain zuzen ere.

EITB euskal irrati telebista publikoak urtero egiten duen elkartasun maratoiaren harira sortutako proiektua da Bihotzez. Iragan abenduan egin zuten Maratoia gaixotasun kardiobaskularrak zituzten gaixoei laguntzeko diru bilketa egiteko erabili zuten eta ideia hori oinarri hartuta sortu zen egun hauetan aurkeztu duten proiektua.

Ikasleek kausarekin lankidetzan aritzea eta bideoklip bat egitea erabaki zuten (ikusi hemen), eta, horrez gain, kamisetak eta merchandising desberdinak egin dituzte eta erakutsi dituzte ekimenean parte hartu dituzten hogei iksatetxe baino gehiagoren aurrean.

Egonaldia luzatu dute hiria ezagutzeko

Gainera, bidaia honetan arlo akademikoa garatzeaz gain, aukera aprobetxatu dute egonaldia luzatzeko eta hiria bisitatzeko. Horri esker, jende berria ezagutzeaz gain, tokiko kulturaz, historiaz eta erakargarritasunez gozatu ahal izan zuten, beren esperientzia hezitzaile eta pertsonala are gehiago aberastuz. Zalantzarik gabe, honelako ekitaldiek ikasleen hazkunde integrala sustatzen dute, ikaskuntza esplorazioarekin eta gozamenarekin konbinatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!