Salestarrak Urnietako irakasleek enpresak eta ikasleak bisitatu dituzte Bulgarian

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak

Ikastetxeko lau ikasle ari dira enpresako egonaldia Sofiako enpresetan egiten ERASMUS+ programaren baitan.

Salesianos Urnietako bi irakasle Sofiara joan dira, han Dual Orokorraren baitan enpresako egonaldia egiten ari diren kasleak bisitatzera. Era berean, ikasle hauek dauden enpresak eta beste enpresa batzuk bisitatzeko aukera izan dute, datozen urteetan kooperazioak martxan jartzeko asmoz.

Lau ikasleak ERASMUS+ Europako agentziak emandako bekekin joan dira. Izan ere, Salesianos Urnietak akreditazio europarra dauka eta beraz, beka propioak ditu ikasleak mobilizatzeko eta modu horretan, lantokietan beharrezko prestakuntza atzerrian egiteko.

Egonaldian, gainera, ikasleak prestatzen ari diren enpresetako batzuk bisitatu ahal izan dituzte. Guztiak Automatizazioko eta Robotika Industrialeko eta Sistema Elektrotekniko Automatizatuetako goi mailako zikloetako ikasleak dira.

Bisitatutako enpresetako bat BHTC da, munduko liderretako bat kontrol klimatikoaren eta industria autoeragilerako kudeaketa termikoaren arloan. Produktu multzo nagusiak ibilgailuen aire giroturako kontrol panelak eta kontrol unitateak dira, baita kontsola zentralak/HMIak ere. BHTCk prozesu osoa hartzen du, produktuaren diseinutik hasi eta klimatizazio sistema osoen ekoizpeneraino.

Bulgariako hiriburuko egonaldia aprobetxatu dute gainera, enpresa laguntzaileekin zein agentzia bitartekariekin loturak sendotzeko eta, horrela, etorkizuneko kooperazioetan lanean jarraitu ahal izateko.

Hamahiru ikasle guztira Europan

Ikasturte honetan hamahiru izan dira Europako hainbat herrialdetan enpresa-praktikak egiteko aukera izan duten Lanbide Heziketako ikasleak; Bulgaria, Italia, Malta, Polonia eta Portugal izan dira helmugako herrialdeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!