Urnietako Salestar ikastetxea, Lanbide Heziketako Ekintzailetzaren mailarik gorenean Euskadi 2025ean

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak

Berri bikaina gure hezkuntza komunitatearentzat!

Gurutze Irazusta, Daniel Miculaiciuc, Aitor Niño, Martín Quel eta Alain Ugarte Mantentze Elektromekanikoko Erdi Mailako ikasleek osatutako taldeak Ikasenpresa Programa ospetsuaren lehen saria lortu du Euskadi 2025 LHko Ekintzailetza Sarien barruan.

Ekitaldia ekainaren 12an izan zen, Donostiako Aquariumeko Auditorioan, Euskadiko LHko ekintzailetza-taldeak antolatutako saio batean. Urtero bezala, Urratsbat eta Ikasenpresa Programen proiektu berritzaileenak aintzatesten ditu. Ekitaldiaren ondoren, bertaratutakoek luntx bat partekatu zuten festa eta ospakizun giroan.

Saritutako proiektua “DRIFT MASTER”, hilabeteetako lanaren, sormenaren eta ahaleginaren emaitza da. Kalitate teknikoagatik ez ezik, Urnietan sustatzen dugun izpiritu ekintzailea islatzeagatik nabarmentzen den ekimena da: berrikuntza, talde-lana, ekimena eta lidergoa.

Ikasempresaren helburua enpresa-mundua ikasgelara hurbiltzea eta ikasleen artean garapen profesional eta pertsonalerako funtsezko gaitasunak sustatzea da. Talde honen arrakastak, proposatzen ditugun erronkek benetako lorpenak dakartzatela erakusten du.

Harrotasunez betetzen gaituen merezitako errekonozimendua.

Zorionak Gurutze, Daniel, Aitor, Martín eta Alain!

 

Eskerrik asko ikasteak, ekiteak eta hazteak esan nahi duenaren eredu izateagatik!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!